Foruko erromatarren sasoiko aztarnategian, ustekabean, multzoko eraikinik handieneko aztarnak agertu dira lurpean. URA Agentziako teknikariak Urdaibaiko saneamendu sarea barritzeko lanak egiten egozala 600 metro koadroko azalerea daukan erromatar sasoiko eraikin baten aztarnak topau dabez. URA Agentziakoek lanak eten behar izan dabez eta arkeologoak agertutakoa ikertzen hasi dira. Agertu dan eraikinaren azternen kontserbazino oso ona dala nabarmendu deusku Foruko alkateak, Jane Eyre Urkietak. Arkeologoak eta BFA aztarnei buruzko txostena osatzen dabilz eta leitekeena da Urdaibaiko saneamendurako lanak beste leku batetik bideratu behar izatea.