Urte bete egon dira Saudi Arabiako itsasontziak Bilboko portuan zamaketa lanak egiten. Armak garraiatzen ebezan baina orain dala hiru hilabetetik Santanderren egiten dabez zamaketa lan horreek.
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformatik Joseba Sanzek esan deuskunez, Yemengo gerrara bideratzen ziran Bilboko Portutik urtetan ziran armak.
Joseba Sanzek azaldu deuskunez sustapen ministerioaren esku dagoz portuak beraz, Jaurlaritzak eta portuko agintaritzeak ezin dabe asko egin. Halan da be, konpromiso gehiago eskatzen dabe Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformatik.