Berba egin ebenak kalera urten ziranak izan ziran eta hori gitxiengo bat izan zala uste dau Andoni Unzalu PSOEko kideak eta Alfredo Retortillo sailburuaren aholkulariak.
Pedro Sanchezek osotu dauan gobernua ona dala uste dau Unzaluk. Mahai ganean dagoan gai nagusietako bat Katalunia dala berretsi dau. Kataluniako arazoa baina, konstituzinoaren eta legearen barruan konpondu behar dala esan dau Unzaluk. Sozialistak ez dira nazionalista bihurtu behar Kataluniako arazoa konpontzeko.
Konstituzinoa aitatu dau Unzaluk autogobernuaren ganekoak azpimarratzeko be. Gaur egungo konstituzinoagaz gure autogobernua goia jota dagoala uste dau Unzaluk.