EH Bilduko europarlamentariak Goizeko Izarretan azaldu dauanez, ontzian dagozan pertsonek berehalako laguntzea behar dabe eta ezin dira batetik bestera ibili.
Europar Batasuneko migrazino politikak aldatzearen ganean Josu Juaristik uste dau beste gauza asko be aldatu behar dirala, ez bakarrik migrazino politikak.
Bestalde, Donald Trump AEB-etako presidenteak eta Kim Jong-un Ipar Koreakoak gaur goizean Singapurren egin daben batzarrean itxaropen gitxi dauka Juaristik. Halan da be, arma lasterketa bat baretzeko balio badau ondo etorri dala gaineratu dau.