Bake eta adiskidetzearen inguruan hausnartu dabe Mario Izetak eta Juan Maria Uriartek

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko eka. 12a, 00:00

Bilboko gotzainak eta Donostiako gotzain erretiratuak Bizkaiko Eleizearen bake eta adiskidetzearen arloko iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hausnartu dabe. Maiatzaren 25ean egindako alkarrizketea kaleratu dau Alkarren Barri aldizkariak. Moderatzaile lanetan ibili zan Angel Mari Unzueta bikario nagusia eta berak esan deuskunez, 1975. urtean hasi eben errepasoa.

Sasoi desbardinetako kontuak dira alkarrizketa horretan Izetak eta Uriartek batzen dabezanak.

Alkarrizketa osoa www.bizkeliza.org atarian ikusi daiteke.
Bestalde, joan dan astean kristau eta musulmanen bizikidetzearen alde egin zan ekitaldia gizartearentzat ona izan zala esan deusku Angel Mari Unzueta bikario nagusiak.

Osorik irakurri