Errepidean eta kalean oinezkoak, txirrindulariak eta gidariak alkar errespetau behar dirala esan deusku DYAtik Ainhoa Araujok. Halan da be, prisaz bizi gara eta errespetua galtzen dogula uste dau.
Errepidean istripu bat daukagunean kontutan hartu beharrekoak gogoratu deuskuez Goizeko Izarretan saioan.
DYAk ikastetxeetan lehenengo sorospenen eta bide segurtasunaren ganeko ikastaroak eskeintzen dabez. Halan da be, gai biak kurrikulumean sartuta egon beharko litzatekezala uste dabe.