Aldundiak bazterketa egoeran dagozanen profila aztertu dau zerbitzuak beharrizanetara egokitzeko helburuagaz

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko eka. 13a, 00:00

Bizkaiko Foru Aldundiak gizarte bazterketea baloratzeko zerbitzuan batutako datuak aztertu dabez ikerketa honetan. Lore Ibaibarriaga da ikerketea egin dabenetako bat eta berak azaldu deuskunez, diru sarrerak edo etxebizitza baten faltea baino gaitasun pertsonalak dirala garrantzitsuagoak.

Bazterketa egoeran dagozan pertsona gehiago dago urietan herri txikietan baino.

Ikerketearen helburua aldundiak eskeintzen dauazan zerbitzuak benetako beharrizanetara egokitzea dala esan deusku Ibaibarriagak.  

Osorik irakurri