Lagundurik bako gazte atzerritarrak artatzen dabezan zentroak gainezka dagozala salatu dau Arartekoak. Manu Lezertua, gaur, Lau Haizetara irratsaioan euki dogu. Arartekoak gai honi buruzko txosten bat kaleratu dau eta ardurarik handiena Eubako zentroak eragiten deutsola esan deusku. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek gazte honeek artatzeko ahalegina egiten dabela autortu dau Arartekoak baina neurri barriak eskatu dauz. Udan nerabe gehiago etorriko dirala aurreikusten dau Lezertuak eta administrazinoei erantzukizuna exigidu deutse. Bestalde etxebizitzaren merkadu pribaduan Euskadin bizi diran pertsona batzuk eukiten dabezan oztopoak salatu dauz Arartekoak. Lezertuaren arabera etxe bat erosi edo alokatu gura daben batzuk zilegia ez dan bazterketea jasaten dabe eta ofiziozko ikerketea zabaldu dau.