Urteroko ohiturea da Errogatibearena Jose Mari Kortazar abadeak azaldu deuskunez. Sasoi baten udalek antolatzen eben baina gaur egun parrokiek hartu dabe ardura hori.
‘Jaunari kanta ona da ta’ lelopean egingo da aurtengo Errogatibea eta besteak beste Leon eta Maurizia omenduko dabez.
Batzuk Dimatik hasiko dabe Errogatibea. Goizeko 6etan hasiko dabe bidea. Ordu berean urtengo dira Igorretik be eta bidean bat egingo dabe Dimatik urtetan dabenekaz. Zeanuritik oinez doazenek goizeko 7,30etan ekingo deutsie bideari. Urkiolara autobusez joateko aukerea be badago, horretarako lau autobus antolatu dabez.
Oinez, kotxez zein autobusez joan goizeko 11etan danak batuko dira Urkiolan ospakizunari hasierea emoteko.