Valentziako portura iritsitako helduei Espainiako gobernuak 45 eguneko baimena emongo deutse eta Save The Childrenek adin txikikoei babes handiagoa emotea gura dau. GKE honetako ordezkaria dan Kristian Prietok ume honeek jasan dabena eta emon jaken laguntzea azaldu deusku. Aquarius auzian Maltak eta Italiak hartutako jokabidearen aurrean Europar Batasunari erantzukizunak eskatu deutsoz Save The Childrenek. Kristian Prietok Espainiako gobernuak hartutako erabagia babestu dau. Era berean, Pedro Sanchezek sortuko dauen Umeen Babeserako Goi Batzordea adi jarraituko dabela gaineratu dau. Bestalde Euskal Herrian sexu gehiegikeriak jasan dabezan umeentzat arreta judizial egokiago bat eskatu dau Save The Childrenek.