Madrilen grabau dabe eta besteak beste Hernanin jaiotako emakume baten edo Kuban jaiotako gizon baten lekukotzak batu dabez. Ainhoa Urgoitia gidoigilea eta Enrique Rey zuzendaria Goizeko Izarretan saioan euki doguz gaur goizean. Ainhoa Urgoitia Zinegoak jaialdiko programatzailea da LGTBI pelikuletan pertsona nagusirik inondik inora ez zala agertzen ikusita proiektu hau otu jakon. Adineko asko ondino armairutik ez dabela urten esan deusku eta urten daben nagusien egoerea zein dan kontau deusku. Aurten hainbat zine-jaialditan proiektauko dabe “Visibles” izeneko dokumentala.