Udea hasten da San Juan bueltan, urteko egunik luzeenak be egunotakoak dira eta beraz, argiak pisu handia dauka egunotako ospakizunetan. San Juan suak bizibarritzeagaz be badauka loturea.
Angel Mari Unzueta bikario nagusiak azaldu deuskunez,Liturgia aldetik Lucas ebanjelariak zehazten dauz data gehienak.
Angel Mari Unzuetak azaldu deuskunez, Jesusen lehenengo ikasleak aurretik San Juanenak izan ei ziran.
San Juan da testamentu zaharreko azkenengo santua. Domekan ospatzen doguna bere jaiotzea da. San Juanen heriotzea iraila amaieran ospatzen da.