J. Erkoreka: "Lehendakariak Sanchezi lehentasunez espetxeen ta gizarte segurantzearen kudeaketak eskatuko deutsoz"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko eka. 20a, 00:00

Bilera eguna zehaztuta ez dagoan arren Urkullu eta Sanchezen arteko batzarra datorren asterako aurreikusita dago. EJren zerrendan eskumen asko idatzita dagozan arren Josu Erkoreka bozeroaleak kartzelen gestinoa eta gizarte segurantzearen kudeaketa ekonomikoa lehenetsiko dabezala esan deusku. Bestalde EJak asteon onartu barri dauen familia planak dakarzan onurez berba egin deusku Josu Erkorekak. Plan honek 460 milioi euroko aurrekontua eukiko dau. PPk eukiko dauen buruzagi barriari buruz galdetuta Erkorekak esan dau bere eretxia daukala baina ez dauela publiko egingo. Erorien Haranetik Francoren errautsak atarateko nahia plazaratu dau Pedro Sanchezek. Hortik haratago Espainiako gobernuak frankismoa txarresteko deklarazinoa egiteko momentua dala uste dau Erkorekak.

Osorik irakurri