Errapel Ibarloza masterraren zuzendariak Bizkaia Irratian azaldu dauanez, kirolaren kudeaketa arloan dagoan hutsunea betetzeko masterra disenatu dabe.
Izena emoten daben ikasleak batez be kirol mundutik heltzen diranak edo ekonomia arlokoak izango dira. Arlo bi horreetako ikasgaiekaz trebatuko dira masterrean parte hartzen dabenek.
Bariku arratsaldetan eta zapatu goizetan izango da masterra Donostian. Lanean dagozanei ikasteko erreztasunak emon gura deutsiez.
Masterra datorren ikasturtean hasiko da, urriaren 5ean eta 2019ko abenduan amaituko da.