2014. urteko udan hasitako bidaia batzen dau Mikel Ayestaranek liburuan. Batez be, Siria eta Iraken bisitakoak batzen dauz. Estadu islamikoaren eraginetik askatzen ziran uriak bisitau eta bertako herritarrek kontetan ebezanak batu dauz.
Telebista, irrati zein egunkarietarako idatzitakoetan sakontzeko balio izan deutso liburuak Ayestaraneri.
Ekialde Hurbileko egoereak azken urteetan txarrera egin dauala uste dau kazetariak. Batez be, George Bush AEB-etako presidenteak terrorismoaren gerrea hasi ebanetik egin dau egoereak okerrerra Ayestaranen eretxian.
Ekialde Hurbilaren ganekoetan sakontzen dau Mikel Ayestaranek ‘Las cenizas del califato’ liburuan.