LGTBI+

LGTBI harrotasunerako eguna da biharkoa

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko eka. 27a, 08:00

GEHITU, Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen alkartetik azaldu deuskuenez, asko egin da LGTBI kolektiboaren eskubideak bermatzeko baina asko dago egiteko. Horixe da Aintzane Muguruza Gehituko koordinatzaileak Goizeko Izarretan saioan esan deuskuna.
Transexual eta lesbianen egoerea gizonezko homesexualena baino larriagoa dala esan deusku Muguruzak.

Besteak beste transexualek bizitza normalitazatu bat eukiteko asko falta dala esan deusku Muguruzak. Baina orokorrean LGTBI kolektiboak egunero izaten dau oztoporen bat edo beste.

Bihar LGTBI harrotasunaren eguna dala eta hainbat dira alkarte desbardinek antolatutako ekintzak.  

Osorik irakurri