Euskerearen Astea egingo da Leewarden-en, aurton Kulturearen Uriburu dan urian. Hizkuntza gixituentzako gune berezia edegi dabe, eta martitik urrira bitartean hitzkuntza gitxituak daukiezan komunidadeak egoten dira bertan. Domeketik aurrera euskerearen txandea izango da, aste osoan. Etxeparek, Topaguneak eta frisierea eta frisiar kulturea sustatzeko Afuk alkarteak eratuta. Xabi Paya eta Joxan Goikoetxea arduratuko dira euskerearen eta euskal kulturearen barri emoteaz, bertsolaritzearen ikuspegitik.