Busturian egongo da zentroa. Gaur egun udalekuak edo koloniak egiten diran lekua barriztau egingo dabe. Eremua bera 1925. urtean eratutakoa da baina orain dala hiru urte proiektu barria lantzen hasi ziran. Zortzi hektareatako eremua dala azaldu deusku proiektuaren arduraduna dan Adonai Gomezek. Kulturea, ohiturea eta ingurumena batzen dauazan egitasmoa izango da.
Gune desbardinak eukiko dauazan zentroa izango da. Aisialdia eta hezkuntzea batzen dauazan eremua izatea da helburua.
BBK Urdaibai Zentroa datorren urterako, 2019rako, prest egotea aurreikusten dabe.