‘Bizkaian kirola ere euskaraz’ izeneko ekimenak eskolatik kanpo be, gazteek euskeraz berba egiteko leku aproposak eukitea bilatzen dau. Euskerea modu naturalean erabiltea da helburua. Lorea Bilbao da kultura eta euskera diputadua.
Guztira 30 federazinok eta federatuta dagozanen ehuneko 84ak egin dau bat ekimenagaz.
BIKEE egitasmoa ganera gure mugetatik kanpo be eredugarri izan daiteke. Valentzian egin dan dibersidade linguistikoa bultzatzeko Europako sarearen topaketan aurkeztu eben. Bizkaian egiten dana azaldu eta beste herrialde batzutan egiten dana ezagutzeko plazea izan da.