Emakume nekazarien eskubide guztiak ezagutzeko sensibilizazino saioak egin beharko litzatekezala uste dabe EHNE Bizkaiatik

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko eka. 29a, 00:00

Emakume nekazari eta abeltzainen eskubideen inguruko legedia aztertu dogu Goizeko Izarretan saioan. EHNE Bizkaiatik Alazne Intxauspek esan deuskunez, beste edozein emakume beharginek daukazan eskubide bardinak daukiez baina sarri askotan ez dira praktikan jartzen.

Holan ba, lehenengo sektoreko emakumeek euren eskubideak ezagutzeko formazino, sensibilizazino eta informazino saioak egin beharko litzatekezala uste dau Intxauspek.

Legeak egotea eta egitea ona dala esan deusku Intxauspek baina horreek martxan jarri eta praktikara eroatea da kontua.  

Osorik irakurri