I. Landaida: "Lehen ez egoan orain baino eraso gitxiagorik, kontua da orain gehiago salatzen dala"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko uzt. 2a, 00:00

Izaskun Landaidak zuzentzen dauen erakundeak Beldur Barik programearen barruan “Eraso sexistarik gabeko jaiak” izeneko kanpainea martxan jarri dau. Kanpaina honen bitartez herrietan gai honi buruzko prozesuak sortzea gura dau Emakundek. Izaskun Landaidak guzurtau dau orain lehen baino eraso gehiago dagoanik, kontu da, lehen ez bezala orain gehiago salatzen dirala. Irunen alarde parekidean urten ebenek jasan ebena barriro ez errepikatzeko urte osoan zeharreko alkarrizketa prozesua emon behar dala esan dau Izaskun Landaidak.

Osorik irakurri