26 konpainiak parte hartuko dabe aurten Bilboko kaleko antzerki eta arteen jaialdian. Disziplina desbardinetako konpainiak dirala esan deusku Pedro Ormazabalek, Kalealdiko zuzendariak.
Lehenengo hiru egunetako emonaldiak Kasilda Iturrizar parkean izango dira. Gainontzeko egunetan uriko leku desbardinetan. Gauetako ikuskizunak beti Arriaga plazan izango dira.
Euskal Herrikoak dira Kalealdian parte hartuko daben sei konpainia, beste sei dira estadukoak eta gainontzekoak Frantzia, Erresuma Batua, Italia eta Belgikakoak. Disziplina barritzaileak eskeintzen dabez batzuk, tartean arte plastikoak eta antzerkia uztartzen dabezanak.
Aurtengoa Bilboko Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren hemeritzigarren edizinoa da.