Asteburuan gasolindegietan zabaldu dabe informazinoa Istripuak Stop alkartekoek. Kontzientziazino lana egiten dabe. Oporretan joan bai baina bueltan etortea da helburua. Istripua eta bide indarkeria bereizteko eskatu dau Istripuak Stop alkartetik Garazi Iriondok.
Joan dan asteburuan gasolindegietan ibili ziran informazinoa banatzen. ‘Joan, itzuli eta bizi’ izenekoa da aurtengo kanpainea.
Errepidera urten behar dogunean eta batez be, bidaia luzea danean lasai eta tentsino barik joateko esan dau Garazi Iriondok.