Iñigo Martinez: "RGI barrirako proposamenean gure babesa lortzeko EJak bere plana goitik behera aldatu behar dau"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko uzt. 3a, 00:00

Elkarrekin Podemosek EJri RGI barriaren lege proposamena goitik behera aldatzeko eskatu deutso. Aurreko astean EAJk eta PSEk Legebiltzarrean lege proposamena aurkeztekotan egon ziran baina babesik ez ebela eukiko jakitean aurreproiektua gordetea erabagi eben. EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk kontra bozkatuko ebela jakinarazo eben eta RGI barrirako eztabaidea uda osterako geratuko da. Elkarrekin Podemoseko Iñigo Martinez legebiltzarkidea Goizeko Izarretan saioan euki dogu gaur. Iñigo Urkullu eta Pedro Sanchezen batzarraren ostean Elkarrekin Podemosetik EAJri gizarte segurantzearen eskumenari buruzko diskurtso bikotxa eukitea leporatzen deutse. Bien bitartean, Abiadura Handiko Trenaren bideragarritasunari buruz Europar Batasunak egindako txosten kritikoaz EJak ezer gitxi esan izana salatu dau koalizino moreak.

Osorik irakurri