Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestreak emonaldia eskeiniko dau Getxoko Jazzaldian

EIJO orkestra berezia da. Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza proiektua da eta EAE eta Nafarroako musika eskola eta kontserbatorioetako ikasleek osotzen dabe.
Bost irakaslek osotzen dabe proiektua. Irailean egitasmoaren nondik norakoak zehaztu eta sarrera probak egiten dabez. Urte osoko entsaioen ostean egunotan dabilz emonaldiak eskeintzen.

Bermeoko jazzaldian asteburuan eskeini dabe emonaldia Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrakoek. Aurretik baina emonaldi garrantzitsu bat daukie. Etzi, Getxoko Jazzaldian eskeiniko dabe kontzertua, arratsaldeko 19etan izango da.

Osorik irakurri