Euskadiko Fisioterapeuten Alkargo ofizialetik jakitera emon dabenez, telefono mugikorragaz edo ordenagailu eroangarrigaz gabilzanean burua aurrera botaten dogu. Horren ondorioz sameak pisu gehiago eutsi behar dau. Edurne Andueza fisioterapeutea da eta holako lesinoak ekiditeko luzaketak eta ariketa desbardinak egitea komeni dala azaldu deusku.
Horrez ganera, ordenagailua eta mugikorra begien parean jartea komeni dala esan deusku Edurne Andueza fisioterapeuteak.
‘12 hilabete, 12 osasun-aholku’ izeneko kanpainearen barruan emon dauz aholku honeek Euskaldiko Fisioterapeuten Alkargo ofizialak.