Gaur hasiko da Getxoko Jazzaldiaren 42. edizinoa

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko uzt. 4a, 00:00

Holan ba Euskadiko Jazz Denboraldiari hasierea emongo jako. 1975. urtean egin zan lehenengoz Getxoko Jazzaldia Iñaki Saitua zuzendariak azaldu deuskunez.

Eszenatoki bitan banatuko dira emonaldiak. Batetik Algortako metroko geltokiko plazan arratsaldeko 19etan doako kontzertuak egongo dira.

Bihotz Alai plazan barriz, 21etatik aurrera kontzertu bikoitza egongo da. Batetik taldeen lehiaketea egongo da eta bestetik eguneroko kontzertu nagusia.

Gaurko izarra Charenée Wade izango da.
Domekara bitartean, garagarrilaren 8ra bitartean egingo da Getxoko Jazzaldiaren 42. edizinoa.  

Osorik irakurri