Irakurzaletasuna bultzatu eta liburuak irakurtzerakoan daukaguzan aurreiritziekaz amaitzeko helburuagaz jarri dabe martxan Itsu-Itsuan izeneko ekimena.
AEB-n hasi zan ekimena da hau. Liburu bakoitzak ganera barruan fitxa bat dauka eta irakurleak gustau jakon ala ez esanaz bete leike. Fitxa horreek gero kutxa baten sartu eta Zinemaldirako sarrera biren zozketan sartuko dira.
Itsu-itsuan ekimenak jente gaztearen artean arrakastea euki dau eta pozik dagoz antolatzaileak.