Euskadiko Eskola Kontseiluak ikasleen errepikatzeak sahiesteko edota hizkuntza ereduetan aldaketak eragiteko eskatu dau. Erakunde honek azken 2015 eta 2017 urteen arteko euskal hezkuntza arautuari buruzko txostena kaleratu dau. Gaur egun haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako ikasle gehienak sare publikoan dagoz, DBHri eta Batxilergoari jagokenean ikasleen %50 eta %53 artean sare pribadua aukeratzen dau. Eskola Kontseilutik dinoe ikasleen integrazinoa eta bikaintasuna maila berean jarri behar dirala eta hor bilatu behar dala orekea. Ikasleen errepikatzeak desagertarazoteko edo ahal dan neurrrian murrizteko proposatu dabe. Mari Tere Ojanguren Eskola Kontseiluko presidenteordea Goizeko Izarretan saioan euki gendun atzo. Ikasle bakotxeko egiten dan inbersinoa Espainiako edo Europako datuetatik gorago dago baina Eskola Kontseilutik dinoe egoereagaz kritiko izan behar dogula. Izan be kanpoko ebaluzino diagnostikoen arabera 2011tik hona ikasleek nabarmen galdu dabe euskeran, gaztelanian, matematiketan edo ingelesan. Hizkuntza ereduetan aldaketak eskatu dauz Eskola Kontseiluak.