EAJren arabera Sanchezen gobernuak eta EJak eskumenez negozietako sortu daben bitariko batzordeak fruituak emongo dauz. Jorratuko dabezan gaiak: estaduaren menpe dagozan trenbideen sareak, gizarte segurantzea eta espetxe politikak. Urte biko epean sukalde lan ona egiten bada bitariko batzorde horrek emaitza onak emongo dauzela uste dau Mikel Arruabarrenak EAJko legebiltzarkideak. Rajoyren gobernuak Konstituzino Auzitegian blokeau eban polizia gehiegikerien euskal legea orain desblokeau leitekela uste dau Arruabarrenak. Mikel Arruabarrena legebiltzarkide jeltzaleari ustelkeriaren aurkako burrukaz be galdetu deutsagu gaur Goizeko Izarretan saioan. De Miguel auziaren epaiketea egiten dabilen honetan iruzur kasuei aurre egiteko gardentasuna lehenetsi behar dala esan dau EAJko ordezkariak.