Karlos Zurutuza: "Libian herrialde aberats bat izatetik pateran salto egitera pasau dira"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko uzt. 6a, 08:00

Afrikako Iparraldeko herrialdetan CIEak jartea zentzurik bako neurria dala esan dau Karlos Zurutuzak nazinoarteko freelance-ak. Al Jazzera albiste agentziarako edo Berria egunkarirako lan egiten dauen freelance-ak azaldu deusku Libian gaur egun ez dagoala estadurik. Meditarranioa zeharkatzearen truke migratzaile askok mafiei milaka euro ordaintzen deutsiez. Asko itota hilteko daukien arriskuaren jakitun dirala esan deusku Zurutuzak. “Tierra adentro, vida y muerte en la ruta libia hacia Europa” izeneko liburua kaleratu barri dau Karlos Zurutuzak.

Osorik irakurri