Ukraniako 192 umek osotzen dabe Chernobil alkarteko 2018ko Harrera programa. Joan dan uztailaren 2tik hemen dira eta gaur gure estudioetan izan da Gurutze Intxaurbe Erandiokoa bere alabeagaz eta Tatiana Ukraniako neskatilatxoagaz . 12 urte ditu eta hirugarren urtez etorri da Gurutze Intxaurberen familiara. Ume honentzat ezinbestekoa da etortea , euren osasun egoera ez dalako ona.