Juan Ortiz Tokyo Quartet taldeak emongo deutso hasierea Elorrioko musika eta arte eszenikoen jaialdiari. Garagarrileko asteburuetan programazino zabala eskeintzen ahalegintzen dirala esan deusku Aitor Iriartek, Musikaireren zuzendariak.
Programazino zabala eta musika estilo desbardinak eskeintzen dauz Musikairek. Gaur esate baterako, jazza entzuteko aukerea egongo da.
Elorriora eroaten dabezan taldeak kalidade handikoak dirala azaldu deusku Iriartek.
Lariz jauregian, gaueko 22.30etan izango da Juan Ortiz Tokyo Quarteten emonaldia.