Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dauan programea da eta Urdaibai inguruko aztarnategiak bisitatzea da helburua.
Tren turistikoa erabilten dabe batzutan jenteak oinez heltzeako arazoak izaten dauazalako.
Bertako jentea izaten da batez be bagilean eta garagarrilean bisitak egiten dauazana. Abuztuan turista asko be ibilten da. Guztira bost bisita desbardin dagoz.
Ibilbide historikoetan izena emon gura dauanak ibilbidea@bizkaia.eus helbidera idatzi leike edo bestela, 688 846 689 telefonora be deitu daiteke.