Gaur hasiko da lanean aditu desbardinek osotzen daben batzorde hau. EH Bildutik Iker Casanovak Goizeko Izarretan esan dauanez, gertatutakoaren interpretazino desbardinak dagoz baina gertatutakoaren aitortza egin behar da.
Casanovaren eretxian, abiapuntua indarkeria desbardinak egon dirala aitortzea eta biktima guztiek tratamendu bera behar dabela da.
Estadua oztopoak jartzen dabilela be esan dau Casanovak. Euskal gizarteak baina biktima guztiak kontutan hartzeko borondatea erakutsi dauala gaineratu dau.