Sortzaile barrientzako bekea eratu dabe Durangoko Udalak eta Gerediaga alkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2018ko uzt. 10a, 00:00

Durangoko Azokan Argizaiola saria banatzeari itzi ostean sortzaile barrien lana bultzatzeko nahia erakutsi eban Gerediaga alkarteak. Holan ba, sormen bekea eratu dabe Durangoko udalagaz batera.

Euskal kulturearen ganeko disziplinak lantzeko bekea da sortu barri dabena. Urtero urtero disziplina desbardin bat landuko dabe. Aurten literaturea izango da.

Guztira 15.000 euroko diru laguntzea emongo dabe. Parte hartzeko baldintzea da hiru lan baino gitxiago kaleratuta eukite. Horrexek izango dira sortzaile barriak.

Durangoko azokearen web orrialdean dagoz bekearen ganeko argibide guztiak. Proiektuak irailaren 21era bitartean aurkeztu behar dira.

Osorik irakurri