Bikario nagusiak azpimarratu deuskunez, On Jose Maria Setienen helburua kontzilioak ekarri eban erreformea bideratzea izan zan, nahiz eta batzuk alde batetik egindako lana baino ez daben ikusi.
Angel Mari Unzuetaren eretxian sarri askotan ez da ulertu Setienek egindako lana. Gipuzkoarren artzaina eta gipuzkoarrentzako artzaina izan zala azpimarratu dau. Justiziaren zerbitzaria zala baina sarri askotan berak egindako lana injustiziaz hartu ebela gaineratu dau Unzuetak.
Misinoetan egondakoa eta misinoen ardurea eukitakoa be bazan eta besteak beste, hainbat gizarte erakunderen sorreran be lagundu eban.
Gaur egungo gizarteaz eta egoereaz gehiago gozatu ez izana pena bat dala uste dau Unzuetak.