Gaur hasi eta abuztuaren 15era bitartean, kontzertu ziklo honek errepertorio zabala eskainiko dau. 12 emonaldi izango dira eta besteak beste, Mundakako organoaren mendeurrena, Gernikako Andra Mari Koralaren 40.urteurrena eta Karmele Burdain organisteari eskainitako omenaldia izango dira ardatzak. Urremendi Landa Garapen Elkarteak eta Arratzu, Bermeo, Busturia, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu eta Mundakako Udalek sustatzen daben ekimena da honakoa.