Horixe erakusten dau azken Euskobarometroak. Negatibotzat joten dabe ETAren jarduna herritarren %88k, eta alderdi guzietan doa goraka eritxi hori dabenen kopurua. Euskal Herria Bildu barruan %58 dira eritxi horretakoak. Holakoez eta Euskobarometroak erakutsitako bestelako datu eta joera batzuez egin deusku berba ikerketa taldeko kidea dan Jonatan Garciak.