Laboral Kutxako Ikerketa Departamentuak Euskal Ekonomiaren ganeko azterlana egin dau. Munduko ekonomiaren bilakaera positiboa nabarmendu dabe, Eurogunean Barne Produktu Gordinak gora egin izana eta langabezia tasea murriztu izana eta Hego Euskal Herrian joera bera euki izana. Aurten be joera horrek jarraituko dau, motelago urteko bigarren zatian. Datorren urteko hazkunde aurrikuspena %2'5ekoa da, eta langabezia tasea etik bajatu leiteke. Dana dala, erronka batzuei aurre egin beharko jake hau holan izan daiten.