Igazko kopurua da hori. Elebide EJko hizkuntza eskubideen babeserako erakundea da. Erabiltzaileek erakunde ofizial edo enpresa pribaduetan arretea euskeraz jasoteko oztopoak salatzeko gero ta kontzientziazino handiagoa dabela esan deusku Joseba Lozanok herri-administrazinoko euskerea normalizetako zuzendariak. Kejarik gehien Osakidetzan eta enpresa pribadu batzutan jasotako arreteagaitik izaten dira. Lozanoren arabera Elebidek erakunde honeei deitzen deutsenean okerra zuzentzeko borondatea erakusten dabe.