Eguenean 5 mila partaide baino gehiago jasoko dauzen Euskal Encountera hasiko da BEC-en. Teknologia barriak ardatz izanda, informatika, bideojokoak eta gailu barriak maite dabezanek 50.600 metro koadroko espazioa erabilgarri eukiko dabe 4 egunez. Euskal Encounter-eko antolakuntzako kidea dan Christian Gonzalezek aurtengo nobedadeak aitatu deuskuz. Aurtengo Euskal Encounter-ean zibersegurtasuna ta dronak be protagonista izango da.