Bilboko taxi gidariak huelgea hasi dabe gaur, Madril, Bartzelona eta beste uri askotako taxi gidariek egin daben lez protestak gogortzea erabagi dabe. Grebak bihar gabera arte iraungo dau. Bezeroek Bilbon edota Loiuko aireportuan ezingo dabe taxirik hartu eta aireportutik Bizkaiko leku desbardinetara joateko Bizkaibusa baino ez da ibiliko. Taxi gidarien arerio nagusia VTC kotxeak edo VTC baimenak dirak.
Lan gatazka hau hobeto ezgautzeko Ander Garmendia taxi gidaria izan dogu geugaz.