Udako beroari aurre egiteko aukeretariko bat ugerleku on batera joatea izan leiteke. Lau Haizetara irratsaioan Getxoko Fadurako piszinetara hurreratu gara. Mikel Bildosola sorosleak zelako lana egiten dauen azaldu deusku. Mikel soroslea izateagaz batera goi mailako ugerlaria be bada, aurton 35 urtetik gorakoen Europako txapelketan 100 metroko distantzian errekorra lortu dau.