Basque Dance markapean hartuko dabe parte Internationale Tanzmesse jaialdian euskal dantzariek, Etxepare Euskal Institutuak eta ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen alkarteak sustatuta. Abuztuaren 29tik irailaren 1era bertan egongo dira Dantzaz konpainia, Igor and Moreno, Jone San Martin, Kukai Dantza, La Glo Zirko Dantza eta Lokke/Olatz de Andres. Baina ipiniko daben standean egongo dan katalagoan euskal dantzari guztiak egongo dira ordezkatuta.