Atzo Trapagaranen Salbadore Eguna ospatu eben, Meatzaldeko herri honetan jai nagusiak irailean ospatzen dabez baina abuztuaren 6a urtero egun berezia izaten da. Erromeriagaz batera hainbat ekitaldi euki dabez eta horreen artean katxete-boloen jokoa nabarmendu geinke. Meatzaldeko antxinako herri-kirol bat dala esan geinke, horretaz azalpen guztiak Xabier Cuellarrek Trapagarango alkateak emon deuskuz.