Ekonomian katedraduna dan Baleren Bakikoaren ustez, Jaurlaritzak pentsino publiko duinak ziurtetearen alde egin behar leuke. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak EPSV-ak indartzearen alde egin dabe azkenaldion. Baleren Bakaikoa ekonomilariak Lau Haizetara saioan esan dauenez, pentsino publikoen sistemea indartzera jo behar leukie erakundeek. Pentsino pribaduen sistemeak, langileen egoerea hobetzeko balio badau, ontzat jo dau Bakaikoak, baina zalantzak daukazala onartu dau.