Lau estropada geratzen dira Eusko Label Ligea amaitzeko eta Urdaibai sailkapeneko lehen postuan dago eta bederatzi puntuko aldea kentzen deutso bigarrenari, Hondarribiari. Edozelan be, Bermeoko traineruak ez eban egun ona izan aurreko domekan Zarautzen eta galdu egin eban banderea, lehen jardunaldian bigarrenari zortzi segunduko aldea kendu arren. Joseba Fernandez, Urdaibaiko entrenatzaileak ez deutso garrantzi handiegirik emon gura izan domekan gertatutakoari eta ondo ikusten ditu bere mutilak denboraldiko azken txanpara begira. Aurreko urtean Urdaibaik ezin izan eban irabazi Kontxako banderea eta aurten arantzea atara gura dabela dino entrenatzaileak.