Ikusmen arazoak dabezanei laguntzeko txakurrak dira. Animalia honeek trebatzeko egoitza nagusia Madrilgo Bohadilla del Monte herrian dago. Hantxe azken 28 urteetan 2.500 gida txakur trebatu dabez. Bilboko Ripa moilan, gaur, itsuen bizitzea errezten daben lau hankadun honeen erakustaldia egin dabe. Gida-txakur gehienak golden retriever, alemaniar ardi-txakurra edo labrador retriever arrazakoak dira. Txakur bakotxaren kostu ekonomikoa 35 mila eurokoa da baina ONCEk bere afiliaduei doan emoten deutsez. Hori bai, itxaron zerrendea dago eta gida-txakurra balizko jaubeari egindako balorazino baten ostean emoten da. Iñigo Arbiza Euskadiko ONCEko komunikazino arduradunagaz berba egin dogu. Legeak dino Euskadin gida-txakur bat edonon sartu ahal dala, edozein tabernatan, edozein garraiobidetan edo edozein dendatan. Hori herritar guztiek jakin beharrekoa dala uste dau Iñigo Arbizak.