Begoña ta Jose Mari: "Gure seme-alabei geratu ahal jaken pentsinoaz oso arduratuta gagoz"

Begoña Zorrozua ta Jose Mari Unzueta senar-emazteak dira, Getxon bizi dira eta pentsino duinen aldeko mogimenduan buru-belarri sartuta dagoz. Gaurko Bilboko manifestazinoan milaka lagun inguru batu dira eta mobilizazinoa hasi aurretik eurakaz berbaz aritu gara. Gitxieneko pentsinoa 1.080 eurokoa izan daitela aldarrikatzeagaz batera aurreko astean Toledoko Ituneko ordezkariek berbatu ebena nahikoa ez dala dinoe. 

Osorik irakurri